HASIERA | 10 akzioduna | 10 Akziodun haurra | 3 Akzioduna | 3 Akziodun haurra | Abonatua | Haur abonamendua | ABONATU BERRIA || CAS || EUS ||

HASIERA

 

2017-2018 denboraldiaren lehen urratsak emateko abonuen berritze kanpaina jarri dugu martxan. Eta kanpainaren leloa ezaguna duzu.

GURE ETXEA, GURE ARAUAK. Taldea esaldi hau erabiltzen hasi zen Bilbao Arenan jokatutako partidetan indartsu azaltzeko, baina ia oharkabean esaldi esanguratsua egin zaigu.

Iazko denboraldiaren balantzea egin zuenean Raul Lopezek esan bezala: “Zalegoa zaintzeari uzten diogun egunean, egun garen moduko kluba izateari utziko diogu”. Horregatik zuek zarete gure lehentasuna eta oso harro gaude kantxan zuen ordezkariak garelako. Guztion artean lortu behar dugu hurrengo denboraldian ere Miribilla gure gotorlekua izatea eta zailago egitea inork garaipena bertatik eramatea.

Aurreko esanda, etortzeko gonbitea luzatzea baino ez zaigu falta. Asmo handiak ditugu eta onenei aurre egin nahi diegu, taldeak kantxan gozatzea eta zatozenok ere eurekin goza dezazuen nahi dugu. Informazio guztia, prezioak eta datak web-orri honetan dituzu, dagokizun atala baino ez duzu aukeratu behar. Zenbat eta gehiago izan, errazago izango dugu.

Gure etxe atariko lanpasak ez dio “Ongi etorri”, “GURE ETXEA, GURE ARAUAK” baizik.

Política de privacidad | Aviso legal | Contacto | Bilbao Basket
Bilbao Basket Zona - Av. Del Ferrocarril frente al 7BIS - 48009 Bilbao (Bizkaia) - Tel.: 94 470 06 78 - www.bilbaobasket.biz
Siguenos en: