es  |  eus  |  en
diputacion
reta
eurocup
liga endesa
-n zagoz > Fundazioa

Bilbao Basketen bazkide, abonatu eta zale agurgarriak.

 

Ongi etorri gure web gunean Bilbao Basket Fundazioak duen espaziora. Hau izango da hemendik aurrera gura topalekua eta honen bidez komunikaziorako bide arina, modernoa, eraginkorra eta interaktiboa sortuko dugu. Gure nahiak partekatu eta ideiak emateko lekua, eta helburu bakar batekin, haztea.

 

Hemen Fundazioaren jardueren eta beste kolaborazio batzuen berri emango dugu. Gizartearen garapenean lagundu nahi dugu kirolaren bidez eta zehazki gure taldearen bidez, Bilbao Basketen bidez.

 

Bilbao Basket Fundazioaren presidente gisa gu ezagutzea nahi dut, gugan interesa jartzea eta ahal duzun neurrian laguntzea denon artean fundazioa egituratzen joan gaitezen, sentsibilitate guztiak batu eta proiektu honen zati sentiaraziko gaituen fundazioa.

 

Fundazioa balore batzuk eta filosofia propioa transmititzeko tresna izango da. Gure nortasunaren ikurra izango da, saskibaloitik eta Bilbao Basketetik gauzak nola izatea nahi dugun adierazteko. Lagundu hori lortzen!

 

Jaso ezazu agur bero bat.

 

Enrique Guzmán, Bilbao Basket Fundazioaren Presidentea


Campus Bilbao Basket - Baile Tercera Semana Uda 2013

 



Noticias de la Fundación Bilbao Basket Fundazioa

Gaia Data
1
2
3
4
5
6
Siguiente
Ultimo
Pribazitate politika | Legezko oharra | Kontaktua | Bilbao Basket

Powered by

lakolmena

denocheydia

byv apps

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +