es  |  eus  |  en
diputacion
reta
eurocup
liga endesa

`

0000-00-00
Denboraldia 2000-2001

Lehiaketarekin harremanetan jartzen.

 

Bilbao Basket 2000ko martxoaren 7an jaio zen. Sortu eta berehala lehiatzen hasi zen, 2000-01 denboraldiaren barruan. Orduan, klubak bere burua ezagutzera eman zuen, garai hartan LEB-2 izena zeukan ligaren barruan. Aurrekontua txikia baina nahikoa zeukan. Bilbo nahiko jardun erdipurdikoarekin itzuli zen saskibaloi semiprofesionalera, kirolaren ikuspegi hutsetik: taularen beheko aldean aritu zen denboraldi osoan. Liga arrunta hamahirugarren bukatu zuen, hamar partida irabaziz eta hogei galduz. Orduan, taldearen ardura teknikoa Pedro Zorrozuak eta Txutxo Sanzek zeukaten (Txutxo taldearen historian lehenbiziko entrenatzailea izan zen). Ibilbide irregularra egin zuen, eta taldeak kategoria defendatu beharra izan zuen, bertan irauteko play off bat jokatuz, talde gorrixkaren etorkizunerako funtsezkoa. Denboraldiaren helburua EBA ligara ez jaistea zen une hartan. Baina Baloncesto Alcaláren aurkako norgehiagoka azkar konpondu zen, 3-0 garbi batekin:

 

2001-04-18: Bilbao Berri-Baloncesto Alcalá: 78-69

2001-04-20: Bilbao Berri-Baloncesto Alcalá: 85-76

2001-04-25: Baloncesto Alcalá-Bilbao Berri: 89-93

 

Kategoria honetan sartu zenetik lehenbiziko oztopoa gainditu ondoren, Bilbao Basket etengabeko hazkuntza prozesu batean sartu zen, eta horretan dirau gaur egun, lehiaketa berrian sartu eta gero. Klubaren historiako estreinako denboraldi hartan, ondoko hauek jantzi zuten elastiko gorrixka: Iñigo Varona, Xabier Madina, Josu González, Sergio Rodríguez, Iñigo Goñi, Javier Etxarte, David Fernández, Patrick Saenz de Ugarte, Tzortze Antoniadis, Damian Grant, Félix Herráiz, Ronnie Davis, Harry Reaves, Morris Grooms eta Romám Gayetek.

Pribazitate politika | Legezko oharra | Kontaktua | Bilbao Basket

Powered by

lakolmena

denocheydia

byv apps

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +