es  |  eus  |  en
diputacion
reta
eurocup
liga endesa
0000-00-00
Denboraldia 2002-2003

Zilarrezko Dibisioko errebelazio-taldea

 

Zilarrezko kategorian jokatu zuen lehenbiziko partidan, Bilbao Basketek sekulako ezustekoa eman zuen: inork ez zuen gauza handirik espero harengandik sailkapeneko posizio gorenetan, baina postu haietan jardun zuen lehiaketa osoan. Ederki hasi zen: lehen lau partidetan ez zuen behin ere galdu eta lehenengo bira 11-4 partzialarekin amaitu zuen, Tenerifek eta Coinga Menorcak bezala. Horri esker, Txus Vidorretaren mutilek Printzearen Kopa jokatu zuten 2003an, Incan.

 

Finalerdietan Bilbao Basketek anfitrioiaren aurka jokatu zuen: DRAC Inca. Talde horretako izarretako bat Paris Bryant zen. Oso partida latza izan zen, eta gorrixkek estu-estu irabazi zuten, 66-71. Txemi Urtasun, Poag eta Javi Salgadok berak bikain jokatu zuten. Bilbotarrek Printzearen Kopa jokatu zuten lehenbiziko aldia zen eta txapelketako finalera iristea lortu zuten, Teneriferen aurka, denboraldi osoan kategorian nagusi izan zena, eta Menorcari finalerdietan argi eta garbi irabazi ziona, 57-84. Final hartan, otsailaren bian jokatu zutena, gorrixkek ez zuten biktima izan nahi. Lehenengo bi jokaldien bidez (Poagen saskiratze hirukoitza eta Splitterrek Hamiltoni egindako tapoia) argi adierazi zuten ez zutela erraz etsiko. Baina Paco Garcíaren taldeak itzelezko kalitatea erakutsi zuen. Vidorretaren gizonek hirugarren zatian markagailuan aurrera egin zuten arren, Quintanaren jokaldi borobilekin, Tenerifek irabazi zuen, 70-55 emaitzarekin.

Final hura kanpaina zirraragarri baten beste kapitulu bat izan zen. Bilbao Basketen ibilbidea ez zuen inork espero: LEB ligan inolako esperientziarik ez zeukan talde batek ACBra igotzeko borrokatzen amaitu zuen denboraldia. Taldea play offetarako sailkatu zen, sailkapenaren bigarren plaza lortzeko jardun zuelako borrokan azken egunera arte, baina azkenean, taldea liga arrunteko laugarren postuan geratu zen, meritu handiarekin halere, 19-11 partzialarekin. León bosgarren izan zen. Beraz, final-laurdenetarako bikoteak prest zeuden, kantxa-faktorearen abantaila aldekoa izanik:

 

2003-04-23. Bilbao Basket-León Caja España: 78-76

2003-04-25. Bilbao Basket-León Caja España: 96-72

2003-04-30. León Caja España-Bilbao Basket: 85-71

2003-05-02. León Caja España-Bilbao Basket: 87-77

2003-05-07. Bilbao Basket-León Caja España: 74-80

 

Kanporaketa galdu zuten, baina talde berri batentzat nahikoa zen igotzeko play offa jokatzea. Vidorretaren taldeak etxean jokatu zituen lehen bi partidak irabazi zituen, baina leondarrek bosgarren partida bat lortu zuten eta orduan bizkaitarrek baino hobeto jokatu zuten. Halere, norgehiagoka horrek oroitzapen bikaina utzi zigun: urte askoren ondoren, La Casilla jendez mukuru zegoen, eta zaletuak beren taldearen alde egiten, bero-beroan. Baina hau hurrengo hilabeteetan gertatuko zenaren aurrerapena baino ez zen. Guztira hamabost jokalari izan ziren protagonista: Pedro Rodríguez, Rubén Quintana, Mario Santana, Juan José Jiménez, Txemi Urtasun, Mark Poag, Borja Vidal, Tiago Splitter, Patric Sáenz de Ugarte, Lucho Fernández, Javi Salgado, Isma Torres, Juan Pedro Cazorla, Michael Higgins eta Fran Vázquez.

Pribazitate politika | Legezko oharra | Kontaktua | Bilbao Basket

Powered by

lakolmena

denocheydia

byv apps

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +