RETAbet Bilbao Basketek larunbat honetan arratsaldeko 18:00etan jokatuko du Baxi Manresaren aurka Bilbao Arenan, Cartujako Estadioan Athleticek eta Realak  jokatuko duten Kopako finala baino ordu batzuk lehenago. Hiria zurigorriz janzteko egin den deialdiarekin bat egiten du beltzezko gizonen familiak. Balkoirik ez dugu baina geure koloreak, lehoien kolore zurigorriengatik aldatuko ditugu guztion artean bultzatuz, Bilboko kirola indartsuago egiteko. Beraz, Bilbao Basketen DNAk inoiz baino indar handiagoa izango du, geure bigarren kamisetaren koloreei marrak gehituta. Indartsuagoak izan nahi dugu gure hiriak dituen eta inoiz baino biziago dauden bi amets betetzeko: gabarra berriro ere Bilboko itsasadarrean ikustea eta era berean gure taldeak, Bilbao Basketek, ACB-n jarraitzea. Bizi ametsa!

Aupa Athletic, aupa RETAbet Bilbao Basket, aupa Bilbo!

 

Bilbao Basket zurigorri kamisetaren edizioaren aurre-erosketa

Gure web orrialdean egin dezakezu Hummel kamisetaren edizio mugatuaren zure erreserba. Erreserba epea apirilaren 9an amaitzen da. Etxera produktua iristeko aurreikusten den data apirilaren 30a da. Amaierako prezioa 55 eurokoa da (49,5 €-koa bazkide eta abonatuentzat). Historiara pasako den kamiseta bat lortzeko aukera paregabea.