Hummel ekipazio berriak: Bilbao vice city edition.

Bilbao vice city edition

Hemen dira 22/21 denboraldirako Hummel ekipazio berriak!

https://youtube.com/watch?v=JYQBKqIyneA%3Ffeature%3Doembed

Publikoa harmailetara itzuliko da. Guztiz ezohikoa izan den denboraldi baten ondoren, saskibaloiarekiko bizioa Bilbora itzuli da. Kolore eta forma berriak txertatuz, gure sentitzeko modua eta bizitzeko gogoa erakusten dituen ekipazioan islatu nahi izan dugu oso gurea den bizio hau.

Beltzak eta zuriak protagonista izaten jarraitzen dute, baina Bilbao Vice city edizio honetarako, urdina eta morea gehitu ditugu tono elektrikoetan. Kolorea da protagonista oso gureak diren sinbolo batzuekin batera:

Carolina: saskibaloia gure bizioa da eta janaria bilbotarron beste bizio nagusietako bat. Carolinak gure tradizio gastronomikoarekiko maitasuna ordezkatzen du. Inoiz erruduna izango ez den plazerra.

Carola garabia: Carola garabiak iraganeko Bizkaia industriala begiratzen dio. Kolorea eta tamaina kontuan hartuta, ederki ordezka litzake gure taldeko lehen pibotak. Bilboko sinbolo bat.

Eguzkilorea: Gure lurraldearen mitologiari hain lotuta dagoen naturarekiko dugun maitasuna irudikatzen du. Hainbat belaunaldik eutsi egiten diote ateetan bat jartzeari, etxeetako espiritu txarrak uxatzeko. Aurten ere gure azalean izango da.

Bilboko baldosa: gure jatorria eta apaltasuna adierazten ditu. Beti oinak lurrean izanik lan egitea.

Bilboko armarria: Hiri honekiko, jendearekiko eta ordezkariekiko dugun grina adierazten du. Gure helburua lortzeko beti bultzatu izan duen hiria.

Mundakako olatua: Kostaldearekiko maitasuna adierazten du eta baita izan nahi duguna. Iraunkortasunera bidean, naturarekin kontaktuan dagoen kirola.

Haritz-hostoa: Ingurunearekiko dugun maitasuna adierazten du. Bilbo da gure egoitza, baina Bizkaia gure bihotza da. Bilbao Basketeko beste B handia da.

Gernikako arbola: Lointek Gernikako gure arrebei esker saskibaloiarekin inplikatutako herri batekiko askatasunekiko eta gure maitasunarekiko errespetua adierazten du.

Elastikoaren aurre salmenta gaur hasiko da, abuztuaren 27an. Erosteko epea datorren irailaren 3ra arte luzatuko da.

Hummel, berriro ere Bilbao Basketekin

21/22 elastikoa Hummelek ekoitzi du hirugarren denboraldiz jarraian, Bilbao Basketen diseinu baten gainean. Ekipazioak BECOOL ehuna du, multifilamentu-zuntzez egina, eta abaraskaren erresistentzia, transpiragarritasuna eta erosotasuna areagotzen diruen erle-paneleko egitura du. Desegite antiestatikoa, gorputzeko tenperaturaren erregulazioa eta hezetasunaren kontrola ahalbidetzen du BECOOL ehunak, bere akabera hidrofilo iraunkorrari esker. Gainera, jokalariaren errendimendua hobetzeko eta jantzia ahalik eta arinena izan dadin, zuntzen adarkadura txikiagotu egiten da.

The Feelmsek egindako iragarkia

The Feelms Studiok egin du iragarkia, Madrilen eta Bilbon kokatzen den eta publizitatea eta moda jorratzen dituen ikus-entzunezko produkzio-etxeak. Borja Respaldiza errealizadore bilbotarra izan da zuzendaritzaren arduraduna.