Un partido una causa proiektuaren barnean dauden elkarte ezberdinak Bilbao Arenara etorri ziren joan den apirilaren 27an, geure jokalariei euren proiektuen eta egunerokotasunean egiten duten lanaren berri ematera. Bestalde, Bilbao Basketeko jokalariek eta Ixone Zubietak, BBK-ko ordezkariak, TD Systems Baskoniaren aurka jokatutako partidan eraman zituzten elastikoak eman zizkieten elkarteko kideei, euren abizenaren ordez kausa ezberdinak zeramatzaten kamisetak hain zuzen ere.

Felipe Dos Anjos Amestenekin egon zen

Goran Huskic Sortarazirekin egon zen

Quentin Serron Bakuvarekin egon zen

Jaylon Brown Gurutze Gorriarekin egon zen

Jaroslaw Zyskowski Caritasekin egon zen

Ludde Håkanson Aspanovasekin egon zen